martes, 17 de diciembre de 2013

OLENTZERO ROCKEROA


ONGI ETORRI OLENTZERO

Aupa olentzero:

Gu , Michael, Elena eta Hanxian gara, 11 eta 10 urte ditugu. Gabonetako oporrak izan baino lehen Tomas Camacho eskolako ikasleak Olentzero abestera irtengo gara Arane parkera.
Urte honetan oso ondo portatu garenez, opari batzuk zuk ekartzea nahi dugu:
Michaelek nahi du: Arropa eta ds2.
Elenak nahi du: Arropa, jostailuak eta Tablet bat.
Hanxianek nahi du: ds bat
Agur Olentzero ondo pasa opariak ematen!! Musu asko!!

                
                                                                                                             Michael, Elena, Hanxian.

lunes, 16 de diciembre de 2013

LOKOTSAK

Lokotsak, Euskal Herriko jolasa da. Talde bakoitzean 4 ume daude. Pertsona batek jolasari sarrera ematen dionean talde bakoitzeko ume bat korrika batean ateratzen da lokotsak hartzeko. Nekatzen denean bere taldera itzultzen da eta taldeko beste jokalari bat korrikan hasten da. Lokotsa bakoitza 1,25 metrora dago jarrita eta otzara batean sartu behar dira. 25 makilak otzaran sartzea lortzen duen lehenengo taldea da irabazten duena.

Ziur gaude zuen eskolan jolas honetara jolastu duzuela behin baino gehiagotan!!

martes, 3 de diciembre de 2013

IBARRAKO SOKA TIRA TALDEA

SOKA TIRA

Sokatira Kantabrian, Asturiasen, Euskal Herrikan eta Nafarroan egiten den  kirola da. Bi talde parte hartzen dute eta bakoitzean 5 pertsona daude. Pertsona batek sarrera ematen du eta bi taldeek, bakoitzak bere aldera, indarrez tiratzen hasi behar dira. Marra bat dago edrian. Marra hori pasatzen dutenean irabazten dute.
Beraz, jolas honetara jolasteko hartu ezazu ahal duzun indar gehien eta hasi tiratzen!